Mundua

NBEko ordezkariarekin bilera egin ondoren, atxiloketekin aurrera jarraitzen du Myanmarko Junta Militarrak

Gaur goizean bertan hamarnaka herritar atxilotu dituzte Rangunen; lekukoen arabera, gutxienez zortzi kamioi eraman dituzte gatibu hartutakoekin beteta. Oposizioak salatu du atxilotutako politikariak gutxienez 147 direla.

2007ko urriaren 3a
17:16
Entzun
Than Shwe Myanmarko Junta Militarreko buruzagi nagusirekin batzartu zen herenegun Ibrahim Gambari NBEko ordezkari berezia. Besteak beste, erregimenaren kontra altxatu diren herritarren aurkako zigor neurriak bertan behera uzteko eskatu zion Gambari Shweri, baina, oraingoz, entzungor jarraitu du Junta Militarrak.

Lekukoek nazioarteko albiste agentziei agertu dietenez, gaur bertan hamarnaka lagun atxilotu dituzte Rangungo Shwedagon pagodaren inguruan, hots, oposizioaren protestaleku izan den guneetako batean. Zortzi kamioi atxilotutako jendez beteta eraman dituztela zehaztu dute lekukoek.

Oposizoak, berriz, egunotan atxilotutakoen artean gutxienez 147 politikari daudela agertu du, horietako gehienak Demokraziaren Aldeko Liga Nazionalekoak. Alderdi hori da oposizioko indar nagusia, eta Aung San Suu Kyi buruzagia Bakearen Nobel sariduna da. Gamabarik Suu Kyirekin biltzeko aukera izan zuen atzo, urteetan etxean arrestatuta daukaten arren.

Nolanahi ere, ezkor agertu zen Suu Kyi bisita horrek izan dezakeen emaitzaren inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.