Nepalgo presidente berria madheshi gutxiengo etnikokoa da

Ram Baran Yadav izango da Nepalgo lehenengo presidentea parlamentuan, 308 boto lortu ondoren

Erredakzioa
2008ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Ram Baran Yadav aukeratu du Nepalgo parlamentuak presidente berri gisa. Yadav, gainera, madheshi gutxiengo etnikoko kide da, nahiz eta horiek Nepalgo biztanleriaren %40 izan. Presidente berria nekazari familia bateko lau seme-alabetatik gazteena da. Calcuttan Indian egin zituen medikuntza ikasketak. Nahiz eta 60ko hamarkadan ikasle mugimenduetako kide izan zen, politikan lanean beranduago hasi zen. Horri 1990. urtean ekin zion. Ordutik hiru aldiz izan da Nepalgo Parlamentuko kide. 2006ko apirilean Gyanendra erregearen kontrako altxamenduen ondorioz, kartzelaratu egin zuen. Nepalgo presidente berriak jakinarazi duenez, bere herriaren burujabetzaren eta interesen alde egingo du lan.

Yadav Parlamentuko 308 botorekin Nepalgo Errepublikako lehen presidentea izango da, Ram Raja Prasad Singh maoisten hautagaiak 282 boz bakarrik lortu eta gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.