Israel

Netanyahuk Barakekin ere lortu du gobernua osatzeko ituna

Alderdi Laboristako ordezkarien batzarrean ituna sinatzeko babesa jaso du Ehud Barakek

2009ko martxoaren 24a
19:27
Entzun
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministro eta Likud alderdi eskuindarreko buruzagiak Ehud Barak Alderdi Laboristako agintariarekin ere lortu du Israelgo Gobernua osatzeko hitzarmena. Gaur arratsaldean Alderdi Laboristako ordezkarien batzarrean ituna sinatzeko babesa jaso du Ehud Barakek.

Netanyahuk atzo jakinarazi zuen akordioa lortu zuela Shas alderdi erlijioso ortodoxoarekin eta hau gobernuan sartuko dela. Yisrael Beitenu eskuin muturreko alderdia ere egongo da exekutiboan.

Simon Peres Israelgo presidenteak lehengo ostiralean beste bi asteko epea eman zuen gobernua osatzeko.

Kadima zentro-eskubiko alderdiak irabazi zituen Israelgo Legebiltzarrerako otsailaren 10eko hauteskundeak. Ozta-ozta, baina. Izan ere, 120 diputatuetatik 28 lortu zituen Tzipi Livniren alderdiak -29 zeuzkan- eta Likudek 27 -12 zituen-. Yisrael Beiteinuk lau irabazi zituen (15 ditu orain). Shasek 11 ditu (bat galdu zuen). Alderdi Laboristak 13 dauzka (sei galdu zituen).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.