gizartea

New Yorkeko Senatuak homosexualen ezkontzak onartu ditu

33 senatarik legeztatzearen alde bozkatu dute, 29k kontra. AEBetako seigarren estatua da neurri hori hartu duena.

2011ko ekainaren 25a
18:41
Entzun

Astebetean negoziazioak izan ostean, New Yorkeko (AEB) Senatuak homosexualen arteko ezkontzen legeztatzea onartu du bart. AEBetako seigarren estatua da neurri hori hartu duena, baina New Yorkekoa da seien artean estaturik jendetsuena eta garrantzitsuena.

33 senatarik bozkatu dute legeztatzearen alde —demokratek, batik bat—, 29k kontra —errepublikarrek, batez ere—. Gutxienez, 32 boto behar ziren legea onartzeko.  

Stephen Saland senatari errepublikarra izan da bere taldean desberdin bozkatu duen bat. Bere hitzaldian adierazi du "barne bidaia" egin ondoren, neurriaren alde egitea erabaki duela. "Izan ere, pertsona denak berdintasunez tratatu behar dira, eta berdintasun horren barruan sartu behar da homosexualen matrimonioa. Bakean nago neure baitan".

Senatuaren kanpoan homosexualen ezkontzen aldekoak eta kontrakoak egon dira, bakoitza bere aldarrikapenekin.

 

Barack Obama AEBetako Gobernuko presidenteak neurriaren alde azaldu zen ostegunean, "homosexualen guztien eskubide berak izan behar dituztelako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.