Nigeria

Nigerian gutxienez 60 pertsona hil dituzte eraso batean

Kebbi estatuan gertatu da erasoaldia, Nigeriako ipar-mendebaldean. Eremuko agintariek zabaldutako informazioaren arabera, ez da jakina erasotzaileak nor diren. Hildakoak tokiko milizietako kideak dira.

Nigeriako herrixka bateko Maiduguri estatuko irudi bat, artxiboko irudi batean. AKINTUNDE AKINLEYE, EFE
2022ko martxoaren 8a
11:55
Entzun

Gutxienez 60 lagun hil dituzte igande gauean Nigeriako Kebbi estatuan izandako erasoaldi batean. Tokiko agintariek jakinarazi dutenez, erasotzaileak identifikatu gabeak dira; ez dakite nor diren. Aldiz, zehaztu dute hildako guztiak tokiko milizietako kideak direla. Diotenez, erasotzaileek hainbat pertsona bahitu zituzten aurrena, baita aziendako hainbat animalia lapurtu ere. Horren berri izandakoan, bost herritako milizietako kideek operazio bat abiatu zuten Ā«gaizkileĀ» horiek atzemateko. Gatazka horren ondorioz hil dira horietako 60 inguru.

Kebbiko Poliziako buru Nafiu Abubakarrek adierazi duenez, hiltzaileak Nigerreko operazio militarretik ihesean zebiltzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.