Irango presidente Mohamed Khatamik iragan astean Shirin Ebadi zoriondu zuen, Bakerako Nobel saria eskuratuondoren. Izendapena bere jaioterriaren onerako eta munduan bakea ezartzeko erabili dezan eskatu zion atzo, giza eskubideen aldeko abokatuari saria eman ziotenetik presidenteak egin aurreneko adierazpenetan. «Irango bakea, aurrerapena eta adiskidetza sustatzeko balio behar du sariak», esan zuen.
Ebadi izendatzeko erabakiaren atzean arrazoi politikoak dauden susmoa agertu zuen Mohamed Khatamik.
Ildo horretan, Bakerako Nobel sariaren izendapena «inongo zentzutan gaizki erabiltzea» onartu ez dezan eskatu zion presidenteak Shirin Ebadi abokatuari.
IRAN
Nobel sariaren atzean arrazoi politikoak dauden susmoa du Khatamik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu