Bakearen Nobel Saria jaso du gaur Barack Obama AEBetako presidenteak Oslon (Norvegia) eta adierazi du "batzuetan bakea lortzeko lanabes gisa gerra egitea beharrezkoa" dela. Saria berari emateari buruz, berriz, onartu du bere lorpenak urriak direla aurretik saria jaso dutenekin alderatuta.
Nobel Institutuak (Oslo, Norvegia) armagabetze nuklearra "sustatzeagatik" eta nazioarteko diplomazia indartzeko egindako "ahalegin neurrigabeengatik" saritu dutela azaldu du.
munDUA