Mundua

Obama Iraken da

AEBetako presidentetzarako alderdi demokratako hautagaiak armada hamasei hilabeteetan Iraketik ateratzeko konpromisoa du. Larunbatean Afganistanen izan zen.

2008ko uztailaren 21a
16:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentetzarako alderdi demokratako hautagaia larunbatean Afganistanen izan zen, ezustean egindako bisitan, eta gaur Iraken da. Bagdad hiriburura heldu da, eta segituan AEBetako enbaxadara joan da, segurtasun arrazoiak medio. Bisita, ordu batzuetakoa baino ez da izango. 2006an ere izan zen Iraken, AEBetako Senatuko ordezkari zenbaitekin.

Irakeko Gobernuko arduradunekin bilduko da, baita AEBetako armadako buruzagiekin ere. Obamak, AEBetako hauteskundeak irabazten baditu, bere herrialdeko armada hamasei hilabeteetan Iraketik ateratzeko konpromisoa agertu izan du. Hark dioenez, bere eginkizun nagusietako Al Kaedaren eta Afganistango talibanen kontra egitea izango da. Izan ere, haren ustez, orain arte AEBek Iraki garrantzi handiegia eman diote eta, horrela, Afganistango egoerak "okerrera" egin du.

Hainbat herrialdera egingo duen bira hasi du alderdi demokratako politikariak eta, besteak beste, Israel, Jordania, Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuan izango da.

Azaroaren 4an izango dira AEBetako hauteskundeak eta John McCain da beste hautagaia, alderdi errepublikarrekoa. George Bush errepublikarraren lekua hartuko du bietako batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.