Ameriketako Estatu Batuak

Obamak "aurrerapen zantzuak" ikusten ditu ekonomian

AEBetako presidentearen ustez, hala ere, "krisia gainditzeko denbora asko pasatuko da" oraindik. "Gastuaren eta maileguen arotik, aurrezpen eta inbertsioen arora pasatuko gara". Kargua hartu zuenetik bigarren prentsaurrekoa eman du bart.

2009ko martxoaren 25a
19:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi hilabete daramatza Barack Obamak Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente karguan, krisi ekonomikoa izan du orain arte lehentasun, hartu ditu neurri batzuk, eta "aurrerapen zantzuak" ikusten dituela adierazi du gaur. "Hala ere, krisia gainditzeko denbora asko pasatuko da eta denen arteko lankidetza beharko da".

Besteak beste, 787.000 milioi dolarreko plan bat onartu du, ekonomia pizteko asmoz, eta 3,6 bilioi dolarreko aurrekontua dauka. Oposizioak kritikak egin dizkio, defizit fiskala urtebetean 1,845 bilioi dolarretan handituko delakoan. "Defizita jaisteko modurik onena, ordea, hazkunde ekonomikora eramango gaituen aurrekontua izatea da. Hau da, gastuaren eta maileguen arotik, aurrezpen eta inbertsioen arora pasatuko gara", esan du Obamak.

Energia berriztagarrietan inbertitu nahi du AEBetako Gobernuak eta petrolioarekiko "menpekotasun txikitu".

Presidente denetik -urtarrilaren 20tik- bigarren prentsaurrekoa eman du, Washingtonen, eta telebista kateek zuzenean eskaini dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.