Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak gaur Kongresuari jakinarazi dio Kubaren kontrako zigorrak sei hilabeterako eten egingo dituela.
Abuztuaren 1etik aurrera jarriko du abian neurria Obamak.
Helms-Burton legea 1996an sartu zuten indarrean AEBetan, eta zigor gogorrak ezarri izan dituzte Kubaren aurka; besteak beste, enbargoa. Bill Clinton eta George Bush presidenteek egin zuten bezala Obamak sei hilabeterako baliogabetu du lege horren hirugarren zatia. Horrek, beste neurri batzuen artean, Kuban atzerriko inbertsioak egitea ahalbidetzen du.
"Zigorrak etetea beharrezkoa da AEBtako interes nazionalei begira, eta Kuban demokraziarako trantsizioa aurreratzeko", esan du Obamak
Azken sei urteetako lehen bilera egin dute AEBetako eta Kubako ordezkariek. Batzarra inmigrazioari buruzkoa izan da. Oso "emankorra" izan dela adierazi dute, eta bi herrialdeen arteko harremanak hobera egingo duela.
2003an eten zituen George Bushek Kubarekin harremanak.
Joan den urtarrilaren 20tik da Ameriketako Estatu Batuetako presidente Obama.
munDUA
Obamak sei hilabeterako etengo ditu Kubaren aurkako zigorrak
AEBetako presidenteak abuztuaren 1etik aurrera jarriko du abian neurria. Bill Clintonek eta George Bushek ere euren garaian erabaki bera hartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu