OMEk eten egin ditu hidroxiklorokina sendagaiaren proba klinikoak
GENEVA. OME Osasunaren Mundu Erakundeak eten egin zituen atzo hidroxiklorokina sendagaiarekin abian ziren proba klinikoak. COVID-19 gaitzarentzako tratamendu eraginkor bat aurkitzeko ahaleginean, koronabirus berriarekin kutsatutako zenbait gaixori eman diete hidroxiklorokina, baina ikerlariek hilgarritasun tasaren handitze bat atzeman dute. Probak bertan behera uzteko erabakia behin-behinekoa da, eta berriro azter dezakete. Neurriak 35 herrialdetako 400 ospitaleri eragingo die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu
Irakurrienak