OPOSIZIOA, SUTAN
Manilan hiru bat mila lagun bildu ziren atzo oposizioak deituta, Gloria Macapagal Arroyoren aurkako manifestazioan. Arroyok dagoeneko zortzi urte egin ditu agintean, eta, Konstituzioaren arabera, ezin izango da hurrengo bozetara aurkeztu. Baina boterean jarraitzeko asmoa izatea egozten dio. Atzoko protestak era baketsuan hasi ziren arren, zortzi soldadu zauritu ziren borroketan. Argazkian, manifestariak, Arroyoren irudi bat erretzen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu