Ukraina

Oposizioak Gobernuaren eraikinetako ateak itxi ditu

Ukrainako Lehendakaritza, Legebiltzarra eta Ministroen bulegoetarako sarrerak tapatu dituzte oposizioko milaka lagunek. Viktor Justxenko oposizioko buruaren jarraitzaileak egoitza horien aurrean jarri dira, Kieven, giza-kateak osatuz. Horrela, funtzionarioak ezin izan dira beren lantokietara joan gaur.

2004ko azaroaren 26a
13:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Manifestarietako batek esan duenez, "protesta baketsua da, Poliziaren probokazioan ez erortzeko ahalegina egiten ari gara". Izan ere, oposizioko jarraitzaileen inguruan milaka polizia dabiltza, gerta daitezkeen instiluetarako prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.