Oposizioko hiru kurdu atxilotu ditu Siriak

2009ko abenduaren 30a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
DAMASKO. Siriak Jekiti alderdi kurduko hiru kide atxilotu ditu, Giza Eskubideen Behatokia gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez. Hassan Sale, Maruf Mula Ahmed eta Mohamed Mustafa dira atxilo hartu dituzten oposizioko hiru kideak. Duela hiru aste alderdi horrek biltzarra egin zuen Siriaren menpeko Kurdistango auziari irtenbidea emateko; Siriaren barrenean eskualde autonomoa sortzearen aldeko da Jekiti.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA