Mundua

Oposizoko kide bat hautatu dute Kenyako Parlamentuko presidente

Liskar handiak izan dira han abenduaren 27ko hauteskundeez geroztik, oposizioak emaitzekin iruzur egin izana leporatu diolako Mwai Kibaki Kenyako presidenteari.

2008ko urtarrilaren 15a
18:38
Entzun
Kenneth Marende oposizioko kidea aukeratu dute gaur Kenyako Parlamentuko presidente. 105 boto jaso ditu alde eta 101 kontra.

Mugimendu Demokratiko Laranjako (ODM) kidea da Marende, eta batzarreko hirugarren bozketan lortu du hautatua izatea.

Abenduaren 27an egin zituzten Kenyan hauteskundeak, eta harrezkero liskar handiak izan dira. Izan ere, emaitza ofizialen arabera Mwai Kibaki ordura arteko presidenteak irabazi zituen bozak, baina oposizioak zioen hark milioi bat boto faltsu zenbatu eta iruzur egin zuela. Oposizioaren ustez, Raila Odinga izan zen irabazlea. Kibakik hartu zuen, baina, presidente kargua.

Kenyan piztutako indarkeriaren ondorioz, 600 lagun baino gehiago hil dira. Gatazkak 250.000 lagunetik gora euren etxeetatik ihes egitera behartu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.