Ordezkarien Ganberarako eta Senaturako hauteskundeak
Alderdi Demokratak AEB Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuan gehiengo handia ziurtatu nahi du bi ganberetako ordezkariak aukeratzeko gaur egingo dituzten hauteskundeetan. Ordezkarien Ganberan 2006ko bozetan lortu zuen Alderdi Errepublikanoari irabaztea, eta oraingoan aldea handitzea du helburu. Senatuan, bestalde, egungo indar parekotasuna apurtzeko aukera dute demokratek. Inkesten arabera, litekeena da AEBetako Kongresuko bi ganberetan Alderdi Demokratak gehiengo osoa izatea. Ordezkarien Ganberako diputatu guztiak hautatuko dituzte gaur; senatarien herenak, bestalde;34 estatutan bana. Horietatik hamabi demokratak ziren orain arte, eta 22 errepublikanoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu