Orotara, sei kongresu 35 urtean

BERRIA.
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun

Iraultzaren garaipena

1975eko abendua. PCC Kubako Alderdi Komunistaren aurreneko kongresuan, zuzendaritza aukeratu zuten. Alderdiak «iraultzaren batasunaren» bermatzailea izan behar zuela ezarri zuten adostutako dokumentuan, eta azken helburua komunismoa zela. Fidel Castrok historikotzat jo zuen kongresuaren amaiera ekitaldian. Iraultzaren Plazan bildutakoek alderdiaren tesiak babestu zituzten.

1980ko abendua. Mundu zabaleko 140 erakunde «iraultzaile, progresista eta demokratikok» parte hartu zuten II. Kongresuan.

1986ko otsaila. Iraultzaren garapen ekonomikoa eta soziala nabarmendu zituzten III. Kongresuan. SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren babesa eskertu zuten.

SESB erori ostean

1991ko urria. Bloke sozialistaren erorketaren eragina izan zuten hizpide. Krisi ekonomikoaren harira, «zuzenketa prozesuari» ekin zioten, eta «garai berezia» abian jarri.

1997ko urria. PCC «batasunaren alderdia» eta iraultza «bakarra» zirela aldarrikatu zuten. Hazkundea bermatzeko neurriak hartu zituzten.

2011ko apirila. PCC alderdiaren VI. Kongresua hasi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.