Ingurumena

Ozono geruzaren tamaina egonkor mantendu da azken hamar urteotan

Ez dela ez handitu, ezta txikitu ere dio Munduko Meteorologia Erakundeak eta NBEk egindako ikerketak.

2010eko irailaren 16a
13:52
Entzun
Ozono geruzaren tamaina egonkor mantendu da azken hamar urteotan, Munduko Meteorologia Erakundeak eta NBE Nazio Batuen Erakundearen Ingurumenerako Programak egindako ikerketaren arabera. Lurra izpi ultramoreen eraginetatik babesten duen geruzaren tamaina, beraz, ez da ez handitu, ezta txikitu ere egin azken hamarkadan.

Ikerketaren egileen iritziz, Montrealgo Protokoloan hartutako neurrien eraginez ez du okerrera egin ozono geruzak. Hitzarmen hori 1987an sinatu zuten, eta geruzarentzat kaltegarriak diren gaien erabilera arautzen du. 175 herrialdek egin dute bat Protokoloarekin.

Horregatik, ikerketaren egileek uste dute mende honen erdialderako ozono geruzaren tamaina 1980 aitzineko egoeraraino berreskura daitekeela, bi poloetan izan ezik, han egoera larriagoa baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.