Europan astelehenetik izan diren bonba erasoek alerta egoeran jarri dituzte hainbat agintari, eta Grezian gaur aireportuetako paketeria zerbitzuak 48 orduz etetea erabaki dute. Bonba eraso oldeak hainbat herrialdeetako diplomazia egoitzak izan ditu helburu, eta atzo gauean Lyonera bidean (Frantzia) zihoan hegazkin batek Bolonian (Italian) hartu behar izan zuen lur barruan zeraman pakete bat lehertu zezaten,izan ere, lehergaiak zituelako susmoa baitzuten. Itxura denez, Silvio Berlusconi Italiako presidenteari bidalitako paketea zen.
Gauerdia baino lehen, gainera, Greziako poliziak bi pakete lehertu zituen, bat Europolek Amsterdamen duen egoitzara zuzendua eta beste Luxemburgoko Europako Epaitegira. Guztira, astelehenetik hamalau dira atzemandakoa bonbak, Txile, Mexiko, Suitza, Bulgaria, Errusia, Herbehereak, Frantzia, Luxemburgo eta Alemaniako egoitzetara zuzenduak. Horietatik hiru lehertu dira, eta posta zerbitzuko langile bat zuaritu dute. Greziako Polizia Su Nukleoen Konspirazioa izeneko talde baten bila ari da, ustez erasoekin zerikusia duelakoan. Astelehenean bi grezia atxilotu zituzten Atenasen, eta eta talde terroristako kide izatea eta lehergaiak manipulatzea leporatzen diete.
BONBA erasoak europan
Paketeria zerbitzuak 48 orduz eten dituzte Greziako aireportuetan
Bart Atenasetik Frantziara zihoan hegazkin batek Italian lur hartu behar izan du bonba bat zeraman pakete bat lehertu zezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu