Pakistan eta Afganistan, talibanekin batzeko prest
KABUL. Afganistango talibanekin berriro elkarrizketak hasteko akordioa egin dute Hamid Karzai Afganistango presidenteak eta Raja Pervez Ashraf Pakistango lehen ministroak. David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak Kabulera egindako bisita ofizialean adostu dute Bakerako Batzordearen bilkurei berrekitea. Batzorde horretan ordezkaritza dute talibanek.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu