Pakistan krisi politikoan murgilduta dela hil dute Punjabeko gobernadorea

Gobernuaren kontrako zentsura moziorik ez du aurkeztuko oposizioak, Parlamentuan gehiengoa galdu arren

2011ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Pakistan gobernu krisi batean murgilduta dagoelarik, Punjab eskualdeko gobernadorea atentatu batean hil zuten atzo.Haren bizkartzain batek hil du Salam Taseer, herrialdean azken egunotan hautsak harrotu dituen auzi batengatik, antza. Atentatua, arratsalde erditsuan izan zen, Khosarko merkataritza gunetik hurbil. Taseer auto batetik jaisten ari zen unean, haren bizkartzainetako batek egin zion tiro. Ondoren, beste bizkartzainek eta segurtasun indarrek oldar egin zioten tiro egileari. Punjabeko gobernadorea ez zen unean bertan hil, bai, ordea, erietxera eramaten ari zirenean. Taseer PPP Pakistango Herriaren Alderdiko buruetako bat zen, baita Asif Ali Zardari presidentearen jarraitzaile hurbilenetako bat ere.

Eraso egileak azaldu du gobernadorea hiltzea erabaki zuela «profetari birao egitea zigortzen duen legea aldatzearen alde agertu delako». Lege honen arabera, Mahoma profetaren aurkako hitzak edo irainak egitea heriotzarekin zigortu daiteke. Hala gertatu zen joan den azaroan Asia Bibi kristau sinesmeneko emakume bat hiltzera kondenatu zutenean, aitzakia horrekin. Asia Bibik kondena honi helegitea jarri dio, eta Pakistango Auzitegi Gorenak trenkatu beharko du auzi honen inguruan.

Auzi honek eta giza eskubideen aldeko erakundeen salaketek lege hau aldatzearen alde eta aurka direnen artean eztabaida bizia piztu du. Alderdi erlijiosoen mehatxupean, PPPk jakinarazi legea aldatzeko asmorik ez duela adierazi badu ere, Taseer gobernadoreak berak esan zuen zuzenketak egitearen aldekoa zela.

Pakistanenek bizi duen krisi politiko larriaren erdian gertatu da hilketa. MQM alderdiakgobernu koalizioa uztea erabaki zuen igandean. Hartara, Asif Ali Zardari presidentearen eta Jusuf Raza Guilani lehen ministroaren aginteak gehiengoa galdu du Parlamentuan. Haatik, oposizioko indar nagusia den Nauaz Sharifen PML-N alderdiak herenegun jakinarazi zuen orainokoan ez duela gobernuaren aurkako zentsura moziorik aurkezteko asmorik «herrialdearen egoera ezegonkorra areagotu ez dagin».

Balutxistanen, bost haur hilak

Punjabeko gobernadorea ez zen izan indarkeriagatik atzo hil zen bakarra. Balutxistan eskualdean, ikasle batzuk garraiatzen zituen autobus baten kontra bonba bat leherrarazi zuten, erasoan bost haur hil eta hamabi zauritu zirelarik, hauetatik hiru larri.FC Mugazain Poliziako auto batean zihoazen umeak. Balutxistangotalde armatu bati egotzi diote erantzukizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.