KAXMIR

Pakistan zatiketa onartzeko prest agertu da

Indiari konponbiderako deia egin dio; autonomia da Islamabadek proposatu duen aukeretako bat

Erredakzioa
2004ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Pervez Musharraf Pakistango presidenteak Kaxmirko gatazka konpontzeko irtenbideak proposatzeko deia egin zion atzo Indiari Islamabadeko kazetari eta diplomatikoekin egindako harreran. Kaxmir India eta Pakistanen artean banatuta dago egun, eta Musharrafek honako aukerak planteatu zituen: independentzia; egungo zatiketari eutsi eta autonomia ematea, baina Kaxmirko harana NBEren agindupean ezarriz; eta desmilitarizazioa. Orain arte ez bezala, Kaxmirren zati batek Indiaren menpe jarraitzea onartzeko prest dago, beraz, Musharraf presidentea.

Indiako Atzerri Ministerioaren ustez, Musharrafek bide ofizialetik egin beharko lituzke Kaxmirri buruzko proposamenak. «Ez zaigu iruditzen Jammu eta Kaxmirrena komunikabideen bitartez eztabaidatzeko gaia denik», adierazi zuen Navtej Sarna ministerioko eledunak.

Erantzuna

Mushafarren proposamenak era guztietako erantzunak izan zituen Pakistanen. Muttahida Majlis-e-Amal aliantza islamiarra oposizioko talde nagusienetakoa da Parlamentuan eta honek proposamena arbuiatu du, «atzerapauso» bat dela esanez. Haren ustez, Islamabaden erreferenduma egitea da irtenbide bakarra. Jaish-e-Mohammad talde islamikoa, berriz, «gerra santua» egitearen alde agertu da: «Guretzat jihada besterik ez da onargarria», adierazi zuten. Bestalde, «kaxmirtarrentzat onargarria den guztiak guretzatere horrela behar luke», adierazi zuen Tahir Mohammad Khan Pakistango giza eskubideen komisioko buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.