Pakistango armadak lehengo larunbatean hamabi lagun hil zituen herrialdeko ipar-ekialdean, bonbardaketa eginda, eta harrezkero inguru hartan -Dir eskualdean- beste 50 bat pertsona hil ditu.
Armadaren arabera, ekintzaile islamisten gunea da gaur egun Pakistango ipar-ekialdea. Soldaduek lehen Swat eskualdea izan zuten helburu, eta Pakistanek dio handik aldegindako ekintzaileak orain Dirren daudela.
Duela bi hilabete ekin zioten ekintzaileon aurkako segadari, eta 1.700 bat lagun hil dituzte dagoeneko. Iturri ofizial batzuek jakinarazi dute islamisten buru gutxi daudela hildakoen artean.
mundua