Pervez Musharraf Pakistango presidenteak Kaxmirrentzat eskatu zuen herri galdeketerako proposamena, oraingoz, alde batera utziko duela esan zuen atzo. Horrela Indiarekin elkarrizketa erraztuko delakoan dago Musharraf.
Pakistanek behin baino gehiagotan eskatu du Kaxmirren erreferenduma egiteko. Horrela bertako biztanleek indiarrak edo pakistandarrak izan nahi ote duten erabaki ahalko dute. Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseilua ere Islamabadeko gobernuaren jarrerarekin ados agertu zen. Halere, Indiak behin eta berriro uko egin dio referendum proposamenari.Egun, Kaxmir India eta Pakistanen arteko gatazkagunea da. Politikoki bitan zatitua dago Kaxmir: Indiaren esku daude Jammu eta Kaxmir eskualdeak; Pakistanen, berriz, Azzad Kaxmir, Gilgit eta Baltistan. India eta Pakistanen artean egin diren hiru gudetatik bi Kaxmirren inguruko gorabeherek izan dute sorburu. Gatazka modu baketsuan konpontzeko «bi alderdiek malgutasunez jokatubehar» dutela esan zuen atzo Musharrafek. Pakistango presidentearen ustez, «guztia elkarrizketaren bidez bideratu behar da. Esaterako, okupazio militarra desagertzeko neurriak hitz eginez erabaki beharko dira».J.N. Dix Indiako Kanpo Arazoetarako idazkari ohiak proposamena «pauso garrantzitsutzat» jo zuen atzo. Horregatik, «Musharraf eskatu moduan, malgutasunez hitz egingo dute Indiak eta Pakistanek».
Indiako Gobernuak, ordea, ez zion atzo erantzun Islamaben proposamenari.
KAXMIR
Pakistanek ez du herri galdeketa bultzatuko
Indiarekiko harremana hobetzeko urratsa dela dio Islamabadek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu