Pakistanen 70 lagun hil dituzte eraso batean
ISLAMABAD. Afganistandik 200 taliban inguruk eraso egin diotePakistango Polizia postu bati. Liskarretan, 70 lagun hil dira, 25 polizia eta soldadu inguru, eta 45 taliban inguru. Atzo hilabetea bete zen AEBek Pakistanen Osama Bin Laden hil zutenetik. Ordutik indarkeriak gora egin du lehendik ezegonkorra zen eskualde hartan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu