Pakistanen gutxienez 25 hil dira atentatu batean
ISLAMABAD. Karachi hiriko segurtasun agentzia baten aurkako erasoan gutxienez 25 lagun hil zituzten atzo. Iturri ofizialen arabera, bost lagunek egoitzako zaindariak hil zituzten tiroz, eta, ondoren, ekintzaile suizida batek gainean zeramatzan bonbak zartarazi zituen. Bestetik, AEBen bonbardaketa batean bost lagun hil ziren.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu