Talibanek burutu dute erasoa. Goizeko 09:00etan Peshawarko eskola militar batean sartu dira sei taliban, soldaduz jantzita eta armak eskuan. Pakistango armadak bost ordu behar izan ditu egoera kontrolpean hartzeko, eta albiste agentzien arabera, hildakoez gain, 100dik gora zauritu daude.
Pakistango armadaren eskola bati egin diote eraso talibanek, eta bertan zeuden 500 bat lagun atxiki dituzte, agintari militarrek jakinarazi dutenez. Hildako gehienek haurrak dira. Pakistango Armadak jakinarazi du erasoa egin duten sei talibanak hil egin dituztela.
Lekukoek azaldu dutenez, tiroketak entzun dira ikastetxe barruan. Armadak ingurtatuta izan du eraikina, Ahmed Ali armadako bozeramaileak azaldu duenez. TTP Pakistango taliban talde nagusiaren bozeramaile Muhammad Khorasanik erasoa aldarrikatu du, eta jakinarazi du ikasle nagusiagoei tiro egiteko agindua dutela, baina ez umeei.
Erasoa gaitzetsi du Nawaz Sharif Pakistango lehen ministroak, eta ziurtatu du ez dituztela erasotzaileak "barkatuko".