Israelgo armadako militarrek palestinar bat hil dute gaur Tulkaremgo errefuxiatu gunean, Zisjordaniako iparraldean.Iturri palestinarrek dioetenez, militar israeldarrak hondeatzeko makina militarrekin sartu dira Tulkaremen eta Ibrahim Arif Nanish gaztea hil dute.
Bestalde, Israelgo iturriek diotenez, hildakoa Al Fatah Martirien Brigadak talde armatuko kidea zen. Geldiarazten saiatu direnean Ibrahim Arif Nanishek militar israeldarren aurka tiro egin duela ere gaineratu dute. Horretaz gain, Muad Fuad Al- Habel gaztea ere eraso berrean zauritu dute.
Ekialde Hurbila