Palestinar batek dio Arafat pozoitu zuela

2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
RAMALLAH. Al-Mayadeen Palestinako telebista kateak zabaldutako bideo batean, herritar batek aitortzen du Yasser Arafat PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente ohia pozoitu zuela. Grabazioa, 2006an Israelgo Negev espetxean egindakoa da ustez, eta bertan presoak esaten du Mossad Israelgo zerbitzu sekretuek eskatuta pozoia jarri zuela Arafaten janarian, presidentearen sukaldari batek lagunduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.