Paramilitar xiitak Irakeko Tikrit hiritik atera dira, gobernuarekin hala hitzartuta
BAGDAD. «Gaur gelditu dira herritarren jabetzen aurkako zakuratzeak eta bandalismoa, eta gauzak hobetzen ari dira», adierazi zuen atzo Ahmed al-Kraim Irakeko Saladin probintziako gobernadoreak. Talde paramilitar xiitek Tikrit hirian izandako jokabideaz ari zen. Miliziek akordioa egin dute gobernuarekin hiritik erretiratzeko. Estatu Islamikoaren aurkako borrokan tropa gehienak miliziano xiitak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu