PSC Kataluniako Sozialisten Alderidak, ERC Esquerra Republicana ezkerreko alderdi abertzaleak, eta ICV ezker ekologistako alderdiak egindako gobernu koalizioari esker da Maragall Kataluniako Generalitateko presidente. Horrenbestez, 23 urtez Kataluniako lehendakari izan den CiUko —zentro-eskuineko alderdi abertzalea— Jordi Pujolen lekukoa hartu du.
Kataluniako Legebiltzarrerako bozak CiUk irabazi zituen; hots, alderdi hori da Legebiltzarrean aulki gehien lortu zuena, baina ez gobernua berak bakarrik osatzeko adina. Gobernua osatzeko prozesuan ERC izan da giltza. Ezkerreko alderdi abertzale horren 23 jezarlekuak funtsezkoak ziren bai CiU garailearentzat, zein PSC bigarrenindarrarentzat gobernua osatzeko.
Alderdi bi horiekin elkarrizketak izan ostean, PSCren aldeko haututa egin zuen ERCk. Haiekin batera, ezker ekologistako ICV sartu da gobernu taldean.
Maragallek inbestidura saioan esan zuenez, Kataluniarentzat estatutu berri bat aurrera ateratzea, finantzaketa eredua aldatzea eta Espainiarekiko harremanak berritzea izango dira "ezkerreko gobernuaren" lehentasunak.
Katalunia