Anibal Cavaco Silva Portugalgo presidenteak Pedro Passos Coelho kontserbadorea izendatu du gaur Portugalgo lehen ministro. Aurreko astean jaso zuen Passosek gobernua osatzeko agindua, ekainaren 5eko hauteskundeak irabazi ostean.
Alderdi Sozial Demokrataren hautagaia zen Passos Coelho eta CDS-PP alderdiekin agintaldirako hitzarmena egin du. Hitzarmen horri esker, gehiengo osoz aginduko du, Parlamentuko 230 legebiltzarkidetatik 125 batzen baitituzte. 46 urte ditu Passos Coelhok eta Jose Socrates sozialistaren lekukoa hartu du.