Zinema

Paul Newman hil da

Aktoreak 83 urte zituen, eta biriketako minbizia zeukan. 60 film baino gehiagotan hartu zuen parte eta bi Oscar sari irabazi zituen.

2008ko irailaren 27a
16:04
Entzun
Paul Newman (Ameriketako Estatu Batuak, 83) aktorea hil da, Newman's Own fundazioak jakinarazi duenez. Haren gertuko lagun batek eman dio albistearen berri fundazioari. Biriketako minbizia zeukan Newmanek, eta abuztutik bere etxean erretiratuta zegoen. Joanne Woodward emaztearekin eta alabekin pasatu ditu azkeneko egunak. Hiru alaba eduki zituen Woodwardekin, eta beste bi aurretik, Jackie Witte-rekin.

2007an utzi zuen zinema, eta hilabete batzuetara jakin zen minbizia zuela.

60 film baino gehiagotan hartu zuen parte -askotan, aktore nagusi bezala-. The Silver Chalice izan zen haren lehen filma, 1954an, eta Dale azkena, 2007an.

1985ean Ohorezko Oscar saria jaso zuen. 1986an, berriz, aktore onenaren Oscarra irabazi zuen, The Color of Money pelikulan egindako lanagatik. Horretaz gain, hamabi film zuzendu zituen, 1968tik 2005era bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.