Atzo goizean Ezeizako aireportuan lurreraturiko hegazkin batean zihoan Elkoro, Herbehereetatik irten zen hegaldi batean. CIAren zerrendan ageri delako hartu zuten atxilo, aireportuan bertan.
Aireportuan bertan beste hegazkin batean sarrarazi zuten, eta Herbehereetara bidali atzera.
Elkororen kontra ez dago auzibiderik irekita Espainian. 2006ko urtarrileangelditu zen aske Espainian. 2003ko urtarrilaren 21ean, Alemaniako Polizia Federalak atxilotu zuen Elkoro, Nurembergen, eta hurrengo egunean espetxeratu zuten. Estradizio prozedura baten ondorioz, 2003ko azaroan eraman zuten Espainiara, eta Soto del Realgo espetxean sartu zuten preso. Harrezkero, hainbat kartzelatan eduki zuten: Alcala Mecon, Valdemoron, Jaenen eta Almerian.