PDECatek asteazkenera atzeratu du hautagaitzen onarpena

Puigdemonten alderdiak azken unera arte bilatuko du alderdi subiranistak bilduko dituen zerrenda bateratua. Koalizioak aurkezteko epea itxita, zerrenda bateratua hautesle-elkarte baten bidez eratzen saiatuko da.

PDECat-n Komite Nazionalaren bilera, joan den urriaren 30ean, Bartzelonan. ALEJANDRO GARCIA, FE
2017ko azaroaren 9a
17:50
Entzun 00:00:0000:00:00

PDECatek alderdi subiranisten hauteskunde zerrenda bateratua eratzeko aukera guztiak baliatuko ditu. Carles Puigdemont Kalatuniako presidentearen alderdiak hauteskunde zerrenda propioak prest dituen arren —lurralde batzordeetan onartu dituzte azken egunetan—, zerrenda horiek oraindik ez berrestea erabaki du, eta atzeratu egin du larunbaterako aurreikusia zuen kontseilu nazionala, hurrengo asteazkenera arte.

Abenduaren 21eko hauteskundeetarako koalizioak aurkezteko epea asteartean amaitu zen, eta, beraz, zerrenda bateratua eratzeko aukera bakarra hautesle-elkarte bat osatzea da. Aukera horren alde agertu da Puigdemont, eta haren presioak behartu du egutegi aldaketa. "Ziur nago herri hautagaitza bateratuaren aldeko ahaleginak mereziko duela", adierazi du Merce Conesa alderdiaren kontseilu nazionaleko presidenteak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.