Ikerketa egin duen taldeak bukatu du bere hasierako lana, baina beharbada oraindik ikerketa gehiago egin beharko ditu. Bien bitartean, ItsasArmadako arduradunak Pentagonoaren frogak aztertzen ari direla jakinarazi du Pentagonoak.
Krimenak leporatu edo ez akusatuen komandanteak erabaki beharko du. Kargu horretan orain John Sattler teniente koronela dago, baina James Mattisek ordezkatuko duela aurreikusten da.
Hasieran, Hadithako herritarrak enfrentamenduen ondorioz hil zirela esan zuten militarrek, erresistentziak errepidearen ondoan jarritako lehergailu baten eztandaren eta borroken ondorioz. Baina AEBetako “Time” aldizkariak martxoan argitaratu zuenez, AEBetako soldaduek nahita hil zituzten Haditha herriko zibilak. Izan ere, okupazio indarren konboi baten aurrean bonba bat lehertu eta marine bat hil zen errepidearen ondoan izan zen eztandaren ondorioz. AEBetako Armadako soldaduak, mendeku gisa, zibilak tirokatzen aritu ziren hainbat orduz. Gertatutakoa argitzeko asmoz, ireki zuten ikerketa.
iraken okupazioa