Pertsona bat hil da Oasisen Londresko kontzertuan

Poliziaren arabera, 40 urte inguruko gizona harmaila altu batetik erori da, eta medikuek ezin izan dute ezer egin. Hamasei urteren ostean, taldeak itzulerako bira hasi berri du.

Oasisen kontzertu bat, uztailean, Cardiffen. RAUL BOBE / EFE
Oasisen kontzertu bat, uztailean, Cardiffen. RAUL BOBE / EFE
2025eko abuztuaren 4a
14:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Ezbehar lazgarri batek zipriztindu du Oasis taldearen itzulerako bira: ikusle bat harmailetatik erori eta hil egin zen, larunbatean Londresko Wembley estadioan eman zuten kontzertuan. Hango Poliziak zabaldu duen informazioaren arabera, 40 urte inguru zituen gizonak, eta altuera handitik erori zen. Larrialdi zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin: 22:19an hil zela baieztatu dute. Ikuskizuna 20:15ean hasi eta 22:15ean amaitzea zen asmoa; beraz, kontzertuaren amaiera aldera gertatu zen ezbeharra.

Estadioak 90.000 pertsonarentzako tokia du, eta sarrera guztiak salduta zeuden. Horregatik, Poliziak adierazi du «nahita ala nahi gabe» zenbaitek ezbeharra grabatuko zutela, eta informazioa dutenei haiekin harremanetan jartzeko eskatu diete, gertakaria argitzeko.

Oasis taldeak jarraitzailearen familiari eta lagunei doluminak eman dizkiete, «hunkituta». Hala ere, antolatzaileek esan dute aurrez zehaztutako moduan egingo dutela bira. Abuztuaren 8an, 9an eta 12an Eskozian izango dira; gero, Irlandara, Kanadara, AEBetara eta Mexikora joango dira; eta irailean, Wembleyn joko dute.

Oasis 2009an banandu zen, duela hamasei urte, eta itzulerako birako lehen kontzertuetako batean gertatu da istripua. Liam eta Noel Gallagher anaiak joan den uztailean itzuli ziren eszenatokietara Live '25 bira egiteko. Taldeak zazpi aldiz bete du Londresko estadio mitikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.