Peruk larrialdi egoera ezarriko du Cajamarcan
LIMA. Justizia ministroak iragarri du Cajamarca departamenduan larrialdi egoera ezarriko duela Peruko Gobernuak. Azken egunetan milaka lagunek protestak egin dituzte departamenduan Conga izeneko meatze proiektuaren kontra, eta sekulako liskarrak izan dira Poliziarekin. Guztira, hiru lagun hil dira, eta beste hogei zauritu.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu