Txile
Pinochet erietxean da, itxuraz burmuineko infartuarekin
Augusto Pinochet Txileko diktadurako buruzagi izan zena Santiagoako Erietxe Militarrean ingresatu dute, itxura guztien arabera, burmuineko infartu bat izan eta gero. Bere sendiaren inguruko iturriek esan dutenez, Pinochetek konortea galdu du bi aldiz, erietxera eraman aurretik.
Oraindik argitu gabe dago Pinochetek zehazki zer duen, baina familiaren hurbileko iturrien arabera, garuneko infartuaren itxura du diktadorearen ondoezak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu