ASIAKO ITSASIKARA

Pirateriari ere eragin dio itsasikarak

2005eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pirateriaren Gaineko Malaysiako Zentroak atzo ezagutarazi zuenez, abenduaren 26ko itsasikarak Malakako Itsasartean izaten diren eraso piratak behin-behinean bukatu ditu. Kuala Lumpur hirian egoitza duen zentroko zuzendari Noel Choomgen hitzetan, olatu erraldoiek Asiako hegoaldeko eta Afrikako ipar-ekialdeko kostaldeak astindu zituztenetik ez da Malakako Itsasartean piraten lapurretarik gertatu. «Erasoen kopuruaren murrizketa olatuek piratak ito izanari edota hauen ontziak suntsitu izanari egotzi dakioke». Indonesia, Malaysia eta Singapur arteko itsasarte horretatik 50.000 ontzi igarotzen dira urtean eta eraso franko izaten dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.