Turkiako Gobernuak jakinarazi du PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buru Abdullah Ocallanekin biltzeko saio bat egin duela, hark PKK armak uztera bultza dezan. BDP Kurdistango Bakea eta Demokrazia alderdikoak, ordea, ez dira fio: Gultan Kisanak presidenteak gogorarazi du Ocallan duela urte eta erditik bakartuta daukatela Imrali uharteko espetxean eta ezinezkoa dela gobernuak esandakoa egiaztatzea. PKK-ko buruzagia 1999tik dago preso han.
BDPk ohartarazi du balitekeela Turkiako armada PKK-koen aurka arma kimikoak erabiltzea; herenegun PKK-ko hamar kide hil zituzten Lice herritik gertu, baina haien gorpuak aurkitu zituztenek ez zuten odol arrastorik topatu, arropetatik zetorren usain sarkor bat baizik. Turkiako Gobernuak ukatu egin izan du beti halako armak erabiltzen dituela.
PKKrekin negoziatzen hasi dela zabaldu du Turkiako Gobernuak
Kurdistango BDP alderdiak ez du sinistu Ankarak Ocallanekin hitz egin duenik, hura bakartuta daukatelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu