Politkovskaia kazetariaren ustezko hiltzailea atxilotu dute

Rustam Majmudov txetxeniarra 2009an errugabetzat jotako lau inputatuetako biren anaia da

Erredakzioa
2011ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Errusiako Instrukzio Batzordeakbaieztatu du Anna Politkovskaia kazetariaren ustezko hiltzailea atxilotu duela. Rustam Majmudov txetxeniarra da atxilotua, eta froga faltagatik 2009an herri epaimahaiak absolbitu zituen lau lagunetatik biren anaia da.

Errusiako Justizia Auzitegiak baliogabetu egin zuen 2009ko epaia, eta epaiketa berri bat egitera deitu du. Harrezkero, Majmudoven bila ibili dira Errusiako segurtasun indarrak.

2006ko urriaren 7an hil zuten Politkovskaia, Txetxenian egiten zituzten tortura sistematikoen gaineko artikulua prestatzen ari zela. Novaia Gazeta-n atera zuten artikulua, hil eta bost egunera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.