Irlanda iparraldeko polizia baten neska-lagunak zauriak izan ditu gaur goizean Belfasten, bere auto azpian zegoen bonba batek eztanda egitean. Erietxera eraman dute, baina segituan jaso du senda-agiria. 38 urte ditu emakumezkoak.
"Helburua polizia izan bada, uste dut egoera serioa izango dela", adierazi du Reg Empey UUP alderdi unionistako buruzagiak. Oraingoz, inork ez du bere gain hartu erasoa.
Aurtengo martxoan bi soldadu eta polizia bat hil zituzten IRAtik bereizitako bi taldek.
Irlanda iparraldea