Gerrilla islamikoko ustezko bi kide tiroz hil ditu terrorismoaren aurkako Poliziak Dagestan Errusiako errepublika autonomoan, gaur. Makhatxkala hiriburutik hamabost kilometrora dagoen Kormaskala hirian jazo da gertaera.
Bi gerrillariak zeuden etxea inguratu zuten atzo gauean poliziek eta gaur, berriz, han sartu dira. Tiroketa izan da eta bi gerrillariez gain, bi polizia zauritu dira, KGB Errusiako zerbitzu sekretuetako bozeramaileak jakinarazi duenez.
Atzo atentatu suizida egin zuten Dagestanen eta gutxienez sei polizia hil eta hamalau lagun zauritu zituzten. Gerrilla islamikoa egin zuten erasoaren erantzule.
Dmitri Medvedev Errusiako presidenteak Dagestango gerrilla islamikoaren aurkako neurriak zorrozteko agindua eman du. Abenduaren 28an egin zuten aurreko atentatua -ez zen hildakorik izan-. 2009an denera 50 polizia baino gehiago hil zituzten. Aldiz, Poliziak 120 bat gerrillari hil zituen.
munduA
Poliziak ustezko bi gerrillari hil ditu tiroz Dagestanen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu