Iraken okupazioa

Poliziako komandatea hil dute eta etxeratze egindua ezarri dute Mosulen

Yasem Mohamed Hilal Mosuleko Indar Berezietako komandatea hil da gaur bonba auto baten leherketarengatik. Gainera bere bi bizkarzainak ere hil dira erasoan. Atentatuaren ondorioz etxeratze egindua ezarri dute Mosulen.

2006ko abuztuaren 4a
16:55
Entzun
Leherketa goizean izan da. Autoa lehertu denean, polizia komandatea errepidetik pasatzen ari zela egin du eztanda bonba autoak, hain zuzen Bagdad iparraldetik 400 kilometrotara. Wazeq Al Hamdami Mosuleko jeneralak etxeratze agindua ezarri du goizeko hamarrak aldera. Deialdiak zazpi ordu iraungo du eta beste guneetan gerta daitezkeen erasoak saihesteko ezarri dutela jakinarazi dute bertako komunikabideek.

Bien bitartean, hainbat liskar izan dira gaur ere Mosulen. Segurtasun indarren eta ekintzaile taldeen artean istiluak izan dira. Hala ere, ez dago hildako edo zaurituen berririk. Gainera, lekukoek adierazi dutenez, goizaldean hainbat leherketa entzun dira Al Nur, Al Maymuya eta Al Qadisiya auzoetan, Mosul mendebaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.