mundua

Poloniako presidentearen hegazkineko kabinan tripulaziotik kanpoko jendea zegoen, Errusiaren arabera

Lech Kaczynskiz gain, beste 95 lagun hil ziren apirilaren 10eko istripuan.

2010eko maiatzaren 19a
14:46
Entzun
Lech Kaczynski Poloniako presidentea hil zen hegazkin istripua ikertzen ari diren errusiar ikertzaileek adierazi dute kabinan tripulaziotik kanpoko jendea zegoela. "Horietako baten ahotsa identifikatu dugu", esan du gaur Tatiana Anodina ikertzaileen batzordeko kideak. "Orain jakin beharra dago zenbaterainoko eragina izan zuten hegazkina lurreratzeko erabakian. Oso garrantzitsua izango da hori ikerketarako, istripua zergatik gertatu zen jakin ahal izateko".

Apirilaren 10ean izan zen ezbeharra, Errusian, Smolensk hirian. Kaczynskiz gain, beste 95 lagun hil ziren, hegazkinean zihoazen denak. Horien artean zeuden, besteak beste, Poloniako hainbat goi kargudun: Banku Zentraleko burua, armadako agintari goren eta Kanpo Gaietarako ministrordea, Segurtasun Nazionalerako burua eta armadako pertsonal burua.

Ekainaren 20an egingo dituzte presidentetzarako hauteskundeak Polonian. Oraingoz, Bronislaw Komorowski da jarduneko presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.