Protestak herrialde arabiarretan

«Premiazko aldaketa politikoak» eskatu dituzte Marokon

Erredakzioa
2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Marokoko politika, kultura eta enpresa munduko 166 lagunek manifestu bat sinatu dute, «premiazko aldaketa politikoak» aldarrikatuz. Desio dugun aldaketarako manifestua izenpetu dutenek, bertzeak bertze, Mohamed VI.aren monarkia, parlamentario bihurtzea nahi dute, erregea botere exekutibo gabeko estatuburu bilakatzeko.

Konstituzioaren 19. artikulua ezabatzeko eskakizun berezia egin dute. Artikulu horrek erregearen botereak bermatzen ditu, eta, sinatzaileen arabera, «herriaren burujabetza» oztopatzen du. Manifestua izenpetu dutenen artean daude Mohamed Sasi ezkerreko militantea, Saadedin Othmani politikari islamista, Otsailak 20 gazte mugimenduko Amina Bugalbi militantea, Abu Bakr Jamai kazetaria eta Abdelatif Laabi idazlea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.