Presidente karguan segitzea ez du egoki ikusten Alvaro Uribek

Erredakzioa
2009ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez du ukatu 2010eko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztuko dela. Hala ere, berriro bera kargurako aukeratzea «desegokia» izan daitekeela adierazi du Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak. «Desegokia izan liteke arrazoi jakin batengatik: presidentea betikotu egin daitekeelako eta herrialdean lider oso onak daudelako», azaldu dio The Economist aldizkariari. «Ez nuke nahi hurrengo belaunaldiek botereari eusten dion presidente moduan gogoratzea ni».

Datorren urteko bozetara aurkeztuko bada, Konstituzioa aldatu beharko du Uribek. Eta horretarako, lehendabizi, herri galdeketa antolatu beharko du. Senatuak joan den asteartean onartu zuen erreferenduma egiteko legea; dena dela, hori indarrean jarri aurretik, Behe Ganberan adostutako testuarekinbateratu eta Auzitegi Konstituzionalaren oniritzia jaso beharko du. Behin Konstituzioa erreformatuta, inkesten arabera, Uribek botoen %59,1 bilduko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.