Txile

Presidentea aukeratuko dute bihar txiletarrek; Bachelet sozialistak bost puntuko aldea ateratzen dio Piñera eskuindarrari azken inkesten arabera

Zortzi milioi txiletar baino gehiago joango dira bihar bozkatzera, datozen lau urteetarako presidentea aukeratzeko. Michelle Bachelet hautagai sozialista eta Sebastian Piñera eskuineko hautagaia lehiatuko dira bihar.

2006ko urtarrilaren 14a
19:20
Entzun
Txilen Presidentetzarako egiten dituzten laugarren hauteskundeak izango dira biharkoak, 1990ean demokrazia berreskuratu zutenetik. Augusto Pinocheten agindupean 17 urteko diktadura jasan zuten Txilen.

Azken inkesten arabera, Bachelet hautagai sozialista da faboritoa; bost puntuko aldea ateratzen baitio Sebastian Piñeira eskuindarrari. "Igandean bide berri bati ekingo diogu. Jendearentzako eta jendearengatik izango da nire gobernua eta bertan, pentsatzen dudana esango dut eta esaten dudana egingo dut. Emakume baten hitza da". Horiek izan ziren Blanchetek egindako adierazpenak hauteskunde kanpainaren amaierako ekitaldian. Herrialdeko lehenengo emakume presidentea izatea espero du hautagai sozialistak.

Bestetik, Piñera enpresa gizon eskuindar aberatsak amaiera jarri nahi dio demokrazia ezarri zenetik agintean egon diren zentro-ezkerreko gobernuen garaiari."Gobernu bat ez bada osasun duina eta kalitatezko hezkuntza emateko gai eta ez badaki helduak errespetuz tratatzen ez du agintean jarraitzea merezi.Aldaketa behar dugu herrialdean haize freskoa eta eguzkiaren ardia sar daitezen", adierazi zuen Piñerak.

Joan den abenduaren 11an izan zen hauteskundeetako lehen itzulia eta Bacheletek lau hautagaien artean botoen %45,96 eskuratu zituen. Piñerak, berriz, %25,41a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.