SARAJEVO. Hiruko presidentetza berritzeko hauteskundeak egin zituzten herenegun Bosnia eta Herzegovinan, eta hiru etnietako bi estatuburu karguk aurreko legealdikoak baino profil moderatuagoa izango dute.
Lehen aldiz, emakume bat izango da serbiarren ordezkari: Zeljka Cvijanovic —botoen %52,8 eskuratu zituen buruzagi sozialdemokratak—. Bosniaken ordezkari postua Denis Bevirovic sozialdemokratak lortu zuen, babesen %57 bildu ostean. Kroaziarren kasuan, Zeljko Komsic izango da presidente datorren legealdian ere (%53,6).
Presidenteetako bi moderatuak izango dira Bosnian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu